2007-09-20

Patrimonioa

Ondarea
Zubi erromatarrak
Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat zubiak dira eta Aizarnazabalek ere badu zeresanik zubi kontutan. XVI-XVII. mendetako erromatarrek aztarna baliagarriak uzteaz arduratu ziren. Aizarnazabalen bitxikeriz betetako bi zubi hauek topa ditzazkegu: Zubialdeko Zubia eta Zubi Zaharra.
Zubialdeko zubia
Zubi honek zuzenean lotzen zuen Aizarnazabalgo herrigunea Zarauztik eta Getariatik Urola ibaiaren haranean barruratzeko abiatzen zen bidearekin. Errege-bide hura behin eta berriz aipatzen da XVI mendean zehar eta mende honi legokioke zubiaren arkitektura. Halaz ere, zoritxarrez, ez dugu data zehaztuko ligukeen beharreko dokumenturik eskura izan.
Antzeko ezaugarri teknikoak eta neurriak dituzten beste eredu batzuetan oinarritu gara porposatu dugun data hori materakoan. XVII mendeko lehen erdialde arteraino atzera genezake gehienez.
Tipologia honi zegozkion obrak egiten baitziren orduan er. Zubiak beren horretan mantendu ditu harlanduzko ganga ederrak, pilarea eta zubibulara, harlanduz taxutuak hauek ere, baina estriboetan eta tinpanoetan berrikuntza ugari egn dira eta badirudi zati batzuetan hautsi egin zutela hasierako egitura jatorrizko malda zertxobait leuntzearren.

2007-09-17

HERRIKO FESTAK

Datorren asteburuan herriko festak hasiko direnez, dagoeneko frontoia prestatzen hasiak dira udaletxeko langileak. Izan ere, larunbatean erromente partidak izango dira Euskal Jai eguna ospatzeko.

AGURRA

Ongi etorri gure blog-era!!
Gaurtik aurrera material desberdinak trukatzen saiatuko gara. Ea denon artean asmatzen dugun!!